67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko (UC 1) 132-138 bitarteko lurzatietan (El Horno kalea, 25tik 39ra) eta 139. lurzatian (Alfarería plaza). Nahitaezko desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrendaren behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hitzez hitz ematen den honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Irunberriko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuela hiri-jarduketarako plan berezi bat egitea El Horno kaleko etxe-saila berrantolatzeko (2020ko 298. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa), hiri-birgaitzeko jarduketa bat egin ahal izateko, xedetzat harturik ingurune eraikia berritzea, espazio publikoak sortu eta hobetzea, eta etxebizitza berrien eta aparkaleku-plazen eskaintza handitzea horrela, eta ikusirik, halaber, ez dela errekurtsorik aurkeztu behin betiko onets ez dadin, legez ezarritako baldintza guztiak betez izapidetu delarik.

Ikusirik proiektu teknikoaren onespenak inplizituki dakarrela bertan jasoriko obren onura publikoa deklaratzea eta, beraz, horren ondorioa dela obrak egiteko behar diren ondasun eta eskubideak desjabetzeko baimena izatea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 81. artikuluaren arabera (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ikusirik Irunberriko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuela nahitaezko desjabetze-espediente bat hastea, aurreko paragrafoan aipatu hiri-jarduketarako plan berezia gauzatzeko behar diren ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, obren onura publikoaren deklarazioa inplizituki dakarrela iritzirik, haien desjabetzearen ondorioetarako, bat etorriz xedaturik dagoenarekin toki araubidearen alorrean indarra duten lege-xedapenen testu bateginaren 94. artikuluan (781/1986 Errege Lege Dekretua, apirilaren 18koa) eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan. Era berean, obrak gauzatzeko okupatu beharreko ondasunen banakako zerrenda zehatz eta balioztatua onetsi zuen.

Erabaki hori argitaratu zen 2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, Nafarroako zirkulazio handieneko bi egunkarietan (Diario de Navarra eta Diario de Noticias, 2020ko abenduaren 17a), eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta jendaurrean egon zen hamabost egunean, 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 12ra bitarte. Orobat, banan-banan jakinarazi zitzaien interesdun guztiei, iragarkia argitaraturik Estatuko Aldizkari Ofizialean, 2020ko abenduaren 17an eta 2021eko urtarrilaren 19an. Ez da alegaziorik batere aurkeztu.

Ikusirik administrazio espediente horretan jasorik dauden izapideak, bai eta xedaturik dagoena Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 21. eta 22. artikuluetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 184. artikuluan eta aplikazio orokorrekoak diren gainerako xedapenetan ere, erabaki-proposamena eta haren arrazoiak nahiz ondorioak azaldu ondoren, bertaratutako udalkide guztien adostasunez eta, horrela, legez eskatzen den quoruma izanik, erabakitzen da:

Lehena.–Behin betiko onestea nahitaezko desjabetze-espedientea, hain zuzen, izapidetu dena behar diren ondasun eta eskubideak okupatzeko, Irunberriko 6. poligonoko (UC 1) 132-138 bitarteko lurzatietan (El Horno kalea, 25tik 39ra) eta 139. lurzatian (Alfarería plaza) hiri-jarduketarako plan berezi bat gauzatzeko, Udalak sustatua, plan horretan jasoriko obren onura publikoaren deklarazioa inplizitutzat harturik.

Bigarrena.–Behin betiko onestea jarraian ageri den okupatu beharreko ondasunen banakako zerrenda zehatz eta balioztatua, Irunberriko 6. poligonoko (UC 1) 132-138 bitarteko lurzatietan (El Horno kalea, 25tik 39ra) eta 139. lurzatian (Alfarería plaza) hiri-jarduketarako plan berezia gauzatu beharrez:

1. finka.–6. poligonoko 133. lurzatia; El Horno kalea 37, Irunberri. 54,07 m²-ko azalera; BS + 2 solairuko eraikin batek okupatzen du, 162 m²-ko azalerarekin. Finkaren izaera: etxebizitza eta nekazaritzako biltegia. Jabearen NAN zenbakia (katastroan ageri denaren arabera): XX792XX5W.

2. finka.–6. poligonoko 134. lurzatia; El Horno kalea 35, Irunberri. 39,53 m²-ko azalera; BS + 1 solairuko eraikin batek okupatzen du, 78 m²-ko azalerarekin. Finkaren izaera: etxebizitza. Jabea (katastroaren ageri denaren arabera): Félix Urrizbururen oinordekoak.

L2103965_0.pdf

Hirugarrena.–Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dauden lurrak okupatzeko beharra deklaratzea.

Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko, 50.900,00 euroko gastu zenbatetsia ezartzea, 2021eko gastu-aurrekontuko “6. poligonoko lurzatiak erostea” izeneko 1 1500 60000001 partidaren kargura.

Bosgarrena.–Desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, kontuan harturik beharrezkoa dela hirigintzako obrak egitea El Horno kalearen eta Alfarería plazaren ingurunean.

Seigarrena.–Jardundakoa Fiskaltzari igortzea, harekin gauzatu beharko baitira ondorengo jarduketak, desjabetze-espedienteak ukitutako 2. finkari dagokionez; izan ere, haren titularrak ez dira agertu espedientean.

Zazpigarrena.–Ahalmena ematea Irunberriko Udaleko alkateari, edo hark eskuordetza ematen dionari, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz sina ditzaten okupatu aurreko aktak, bi alderdiek adostuak, ordainketakoak eta okupaziokoak, bai eta desjabetzea gauzatzeko beharrezkoak gertatzen diren beste agiri guztiak ere.

Zortzigarrena.–Erabaki hau banan-banan jakinaraztea onetsitako zerrendan ageri diren ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluari jarraikiz (39/2015 Legea).

Bederatzigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialeko ediktu-taula bakarrean eta Nafarroako zirkulazio handieneko bi egunkaritan, bai eta Irunberriko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere, legezko jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat.

Ohartaraztea erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jar daitekeela:

a) Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, agindua eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Hautazko gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, esanbidezkoa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunaren biharamunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, esanbidezkoa bada. Horrelakoa ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu –errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik– eta biharamunetik hasita.

Irunberrin, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2103965