67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udal Planeko aldaketa, Alliko 21. poligonoko 483. lursailean. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Larraungo Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, Alliko 21. poligonoko 483. lursailaren zati bat birsailkatzeko. Sustatzailea Andrea Etxarri Zabaleta da. Dokumentua Esteban García Marquina arkitektoak eta Eukeni Celaya Zubieta abokatuak sinatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron (Larraun), 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2104028