67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Larunbeko 15. poligonoko 246. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Larunbeko katastroko 15. poligonoko 246. lurzatiari buruzkoa: zuzkidura-jarduketa, lurzati horretan dagoen eraikinean gaituko diren etxebizitzen gehieneko kopurua mugatzeko. Mariana Espuny Lezaunek sustatu du.

Espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Itzan, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2104152