67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Azterketa xehatua, Zuastiko 2. sektoreko AH-15.11 eremu homogeneoan, 2. poligonoko 276. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi du azterketa xehatua Zuastiko 2. sektoreko AH-15.11. eremu homogeneoan, 2. poligonoko 276. lurzatian, Promociones y Construcciones, MJSA-k sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2104150