67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 610. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko martxoaren 8ko 18 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Iturmendiko katastroko 2. poligonoko 610. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Haren xedea da kalearekiko lerrokadura berria eta okupazio definitzea, estalki mota zehaztea eta beheko solairuaren okupazio proportzioak ezartzea. Dokumentua Eduardo Echeverría Tapiak prestatu du eta María Mercedes Lopez de Goikoetxea Cambrak sustatu.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iturmendin, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2104270