67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa (2. poligonoko 226. lurzatia). Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2019ko urriaren 6an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera ematea 2. poligonoko 226. herri-lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari, jabari publikoko ondasun gisa kalifikatua izan dadin parking bat egin ahal izateko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an.

Jendaurreko epean alegazio, erreklamazio edo kexarik aurkeztu ez zenez, Igantziko Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, aho batez behin betiko onespena eman zion kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari. Hori guztia, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Igantzin, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2104402