67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Ordenantza, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2021eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari lotutako txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Getzen, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2104166