67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Hirigintzako jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean. Hasierako onespena.

Gesalazko Udalak, 2021eko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2104160