67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 787., 788. eta 878. lurzatietan. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udalaren eta Allotarra nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko elkartearen artekoa, katastroko 3. poligonoko 787., 788. eta 878. lurzatien esparruan.

Argitaratzen den egintzaren kontra aurkezten ahal dira: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean.

Deikaztelun, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2104400