67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Ziritzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, honela dioen erabakia onetsi zuen:

Aditzera ematen da hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostenaren memoriaren agiri teknikoa, Estudio 5 enpresak aurkeztua; agiriak teknikoki jasotzen ditu enpresak eta udalkideek egindako bileretan prestatutako lanak.

Txostena onesteko prozeduraren berri ematen da, bai eta simulazioa egiteko eta katastro-balio horien simulazioa jendaurrean paratzeko eskaerarena ere, herritar guztiek espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

Aurkeztutako lanaren bozkatzea eginda, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1.–Behin-behinekoz onestea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostena, Estudio 5 enpresak egin agiri teknikoaren arabera.

2.–Hasiera batez onetsitako txostena jendaurrean paratzea, 20 egunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta txosten berriaren ondoriozko katastro-balioen simulazioa jaso ondotik.

3.–Ikusirik Nafarroako Gobernuan arlo horretarako eskumena duen organoak izendatutako ordezkariekin egin beharreko bileretara joanen diren udalaren ordezkariak izendatu beharra dagoela, Udalaren ordezkari izendatzea Cristina Porrón Goñi, alkatea, eta Alberto Gorostieta Villanueva eta Manuel Domínguez Rodríguez zinegotziak, Udala ordezka dezaten balorazio-txostenaren berrikuspenean.

Ziritzan, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2104144