67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Xehetasun-azterketa UE-R4 exekuzio unitateko P.27 eta P.30 lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko martxoaren 12ko 160 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Caparrosoko Udal Plan Orokorreko UE-R4 exekuzio unitateko P.27 eta P.30 lurzatien xehetasuna-azterketa, Aquilino Jiménez Ormaecheak sustatua eta Asursi SL Asesores Urbanistas enpresak prestatua, eraikinaren gehieneko lerrokadurak aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 10:00etatik 13:30era. Kontsultak posta elektronikoaren bidez ere egin daitezke: ayuntamiento@caparroso.es helbidean.

Caparroson, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2104401