67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, honako hauek lotzeko bidearen urbanizazio proiektuaren obretarako: Caparrosoko ingurabidea eta udal plan orokorreko UEI-1.1 eta UEI-1.2 exekuzio unitateak. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea honako hauek lotzeko bidearen urbanizazio proiektuaren obrak egiteko: Caparrosoko ingurabidea (NA5501 errepidearen zeharbidea) eta Caparrosoko udal plan orokorreko UEI-1.1 eta UEI-1.2 exekuzio unitateak.

Erabaki hori jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Udal honen iragarki-taulan eta 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n, eta banan-banan jakinarazi zaie ukituei. Epe horretan alegazioak aurkeztu dira.

Caparrosoko Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoz hartu zuen alegazioak ebazteko eta aipatu kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea behin betiko onesteko erabakia, jarraian ematen baita haren xedapen zatia. Beraz, erabakitzen da:

“Lehena.–Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientean aurkeztutako alegazioak, lehenago azaldu direnak, honela ebaztea:

–Gloria Perales Morenok aurkeztu alegazioa ezestea, idazkariaren txostenean adierazten diren arrazoiak direla eta, erabaki honen azalpen zatian emanak erabakiaren beraren oinarri gisa. Alegazio-egileari jakinaraziko zaio erabaki hau.

–Alberto Perales Morenok aurkeztu alegazioa ezestea, idazkariaren txostenean adierazten diren arrazoiak eta proiektua idatzi duen ingeniariaren ekarpenak direla eta, erabaki honen azalpen zatian emanak erabakiaren beraren oinarri gisa. Alegazio-egileari jakinaraziko zaio erabaki hau.

–Fermín Arana Monentek aurkeztu alegazioa ezestea, idazkariaren txostenean adierazten diren arrazoiak direla eta, erabaki honen azalpen zatian emanak erabakiaren beraren oinarri gisa. Alegazio-egileari jakinaraziko zaio erabaki hau. Era berean, eskuratuko zaio UE-R5 exekuzio unitateari dagokion hirigintzako araudi partikularraren kopia bat.

–Dagoeneko ebatzitzat jotzea Jesús M.ª Aguirre Aguadok aurkeztu eskabidea/alegazioa, idazkariaren txostenean adierazten diren arrazoiak direla eta, erabaki honen azalpen zatian emanak erabakiaren beraren oinarri gisa. Alegazio-egileari jakinaraziko zaio erabaki hau.

–Dagoeneko ebatzitzat jotzea Piedad Marín Lasterrak aurkeztu eskabidea/alegazioa, idazkariaren txostenean adierazten diren arrazoiak direla eta, erabaki honen azalpen zatian emanak erabakiaren beraren oinarri gisa. Alegazio-egileari jakinaraziko zaio erabaki hau.

Bigarrena.–Behin betiko onestea 2020ko azaroaren 26n egin bilkuran hartutako erabakia eta, horrenbestez, onespena ematea obra hau finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeari, honako banaketa oinarri eta kuota hauekin:

Oinarriak eta kuotak:

a) Obren kostua, guztira, 118.897,57 euro da. Hortaz, kontribuzio berezien bidez finantzatu beharreko gehieneko kostua 107.007,81 eurokoa da, Udalak bere gain hartzen duen kostuaren % 90ari dagokiona.

b) Behin-behineko zenbatekoa ezartzea, onuradunen artean banatzeko: 12.894,50 euro, hau da, Caparrosoko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren % 10,85ari dagokiona.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu egingo da aipatu obrak bukatu ondoren, obren benetako kostua jakinda, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: “Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izango da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagozkion kuotak kalkulatzeko”.

d) Banaketa-modulu gisa, higiezinen fatxadako metro linealak aplikatzea: 85,00 euro metro lineal bakoitzeko.

e) Oinarri hauetan berariaz aurreikusi gabeko aferetan Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantza aplikatuko da.

Hirugarrena.–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, zergadunen behin betiko zerrenda onestea, bai eta banakako kuotak ere, jasanarazi beharreko obraren kostuari modulu aplikagarria ezartzearen ondorioz ateratakoak, I. eranskinean ezartzen den bezala. Ordainketa seihilekoko hamar kuota berdinetan eginen da, kontribuzioen erroldarekin batera.

Laugarrena.–Erabaki hau alegazio-egileei jakinaraztea.

Bosgarrena.–Onetsitako kontribuzioaren ondoriozko banakako kuotak eta erabaki hau banan-banan jakinaraztea onuradunei.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da horren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2103869