67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Elizondoko UE-16 exekuzio unitatea. Onura eta kargen banaketa berria

Baztango Udalak 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran erabaki zuen:

5.–Elizondoko UE-16ari buruzko epaia betearaztea.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoaren 000090/2014 Epaiaren bidez, partzialki onetsi zen M.ª Dolores Alcorta Dorronsoro andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2010eko uztailaren 28ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren aurkakoa. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren martxoaren 25eko 56/2010 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Agindu horren bidez, Baztango Udal Plana aldatzeko espedientea Foru Plazan, Santiago elizan eta Elizondoko UE-16 unitatean behin betiko onartu zen, (2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa), bertan adierazten da UE-16 unitatearen batez besteko aprobetxamendua 0,4619 m²h/m²-koa dela.

Epaiak ezarritako batez besteko aprobetxamendutik abiatuta, udal arkitektoak 2012i015 erreferentzia duen txostena egin du, non onura eta kargen banaketa berria ezartzen den. Txostena aztertu eta epaia kontuan hartuta, Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:

1.–Udal arkitektoak egindako txostena onartzea (erref.: 2012i015) eta onura eta kargen banaketa berriaren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.

2.–Erabaki hau interesdunei eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikotako Departamentuari helaraztea, jakinaren gainean izateko eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ELIZONDOKO UE-16 EXEKUZIO UNITATEA.
ONURA ETA KARGEN BANAKETA BERRIA

R6 ondoriozko lur-zatia

Deskribapena:

Elizondoko UE-16 unitatea eta Baztango Udal Planeko SGZV1.1 birpartzelatzeko proiektuko R6 lurzatia. Zazpiehun eta hirurogeita hamabi metro eta berrogeita hamar dezimetro karratuko azalera du (772,50 m²). Bizitegi-erabilera du, eta guztira 1.617,44 aprobetxamendu-unitate (AU) ditu.

Mugak:

–Iparraldea: ondoriozko R7 lur-zatia.

–Hegoaldea: ondoriozko R8 lur-zatia.

–Ekialdea: ondoriozko R8 lur-zatia.

–Mendebaldea: ondoriozko R7 lur-zatia.

Esleipendunak:

Finka honen jabari osoa honako hauei esleitzen zaie, zatiezinean:

–Baztango Udala, lursailaren % 33,0803: % 23,0803 1., 2. eta 3. partzelak konpentsatzeko, eta gainerakoa, aprobetxamenduaren % 10eko lagapenetik datorrena.

–Victoriana Galarregui Ruiz: lursailaren % 5,0046, 2. partzelaren ekarpenaren ondorioz sortutako hirigintza-eskubideen ordainetan.

–María Dolores Alcorta: lursailaren % 61,9151, 4. partzelaren ekarpenaren ondorioz sortutako hirigintza-eskubideen ordainetan.

Kargak:

Finka horri, karga erreal gisa, unitatearen urbanizazio-gastu guztien % 100eko kuota ezartzen zaio (birpartzelazio proiektuaren likidazio kontu zenbatetsia, 324.631,05 euro), banaketa honekin:

–Baztango Udala: lursailaren % 25,6447, 1., 2. eta 3. partzelen ekarpenagatik.

–Victoriana Galarregui Ruiz: lursailaren % 5,5607, 2. partzelaren ekarpenagatik.

–María Dolores Alcorta: lursailaren % 68,7945, 4. partzelaren ekarpenagatik.

Iragarkiaren kodea: L2104128