67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

595/2021 EBAZPENA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: PC017-018 AMELEC.

2021eko martxoaren 8an, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko eskatu zuen, PC017-018 AMELEC ikerketa proiektua garatzeko proiektuko lankide gisa. Ikerketa proiektuaren ikertzaile arduraduna José Ignacio Pérez de Landazábal Berganzo jauna da, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deialdia onestea honako ikerketa proiektu hau garatzeko: PC017-018 AMELEC, baita deialdiaren oinarriak ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Hautapen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzura helaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.

IKERTZAILEEN LAN KONTRATAZIOA EGITEKO HAUTAKETA PROZESURAKO DEIALDIA HONAKO IKERKETA PROIEKTU HAU GARATZEKO: PC017-018 AMELEC

Hauek dira deialdia arautuko duten,

OINARRIAK

1.–Datu orokorrak.

–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko ikerketa proiektu hau garatzeko: PC017-018 AMELEC.

–Lanbide-kategoria: proiektuko lankidea, batez ere ikerketa lanetan aritzeko.

–Eginkizunak: elektronika txertatuko pieza plastikoen bizi-zikloaren analisia.

–Kontratu mota: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegian, Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 3an hartu zuen erabaki baten bidez onetsitakoan, ezarritakoarekin bat etorriz, kontratazioa eginen da Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezarritako obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez.

–Aurreikusitako iraupena eta lanaldi mota: 16 hilabete, lanaldi osoan.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 15. artikulua garatzen duen abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, iraupen hori orientagarria da, eta iraupena inolaz ere ez da izanen proiektuaren indarraldia baino luzeagoa, eta kontratuaren xedea den lana amaitzearekin loturik izanen da; edonola ere, esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du betiere. Horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funts falta kontratua azkentzeko zioa izanen da.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak, 2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak, bere eranskinean ezarritakoak, 2021. urtera egokituak.

Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da, proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: Nafarroako Gobernua.

–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko dira.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaketa prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Halaber, aurreko paragrafoetan sartuta ez dauden herrialdetakoak izan eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izanen dute. Espainian bizi ez diren atzerritarrek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere parte hartzeko betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, kontratazioa egin ahal izateko atzerritartasunari buruzko legeek eskatzen dituzten baimenak lortu beharko dituzte.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Gutxienez ere 300 ECTS dituen graduko irakaskuntza titulazio ofiziala, masterra, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, edo hezkuntza alorrean eskuduna den ministerioak ezarri duenaren arabera, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailari (masterrari) dagozkion titulazioak.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, izangaiak homologazioaren egiaztagiria izan beharko du, edo baliokidetzearena, hala badagokio. Betekizun hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

2.2.–Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hautaketa prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-hautaprobak

Lehenik, “Hasi tramitea” botoia sakatu behar da.

“Erantsi fitxategiak” eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:

–Parte hartzeko eskabidea.

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabide eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baztertua izateko arrazoia esanez, baztertuen kasuan. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2. Hirugarren oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko behar diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, horiek ezin izanen dira zuzendu.

4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dira, eta ez dute probarik eginen.

4.4. Eskaerak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.5. Izangaiak hautaketa prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota 6.2 oinarriak aipatu hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez dakar inola ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatutako baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa okerra edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, ezin izanen da kontratua sinatu, eta izangaia kontratazio zerrendatik baztertuko da, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat.

5.–Hautaketa prozesua.

Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortzen direnak ez dira zenbatuko. Hautapen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautapen Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.

6.–Hautaketa prozesuaren ebazpena.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautapen Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia edukiko du argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiliko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa taldeko funtsetarako, betiere hurrenkera ordena errespetatuz.

6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste edozein lanpostutarako kontraturik eskainiko. Dena dela, eskainiko zaie baldin eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.

7.–Hautapen batzordea.

Batzordeburua: Alberto Navajas León doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Zientzien Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: José Ignacio Pérez de Landazábal Berganzo doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Fernando Bimbela Serrano doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Zientzien Sailari atxikia.

–Hautapen batzorde ordezkoa:

Batzordeburua: María Carmen Ancín Azpilicueta doktorea, Unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Idazkaria: Alfonso Cornejo Ibergallartu doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Jesús Ángel Razquin Lizarraga doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Zientzien Sailari atxikia.

Hautapen Batzordearen jarduerak gauzatuko dira, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautapen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

8.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “Giza Baliabideak” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

9.–Errekurtsoak.

Hautapen Batzordeak erabakitzen dituen egintzen aurka, zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, Hautapen Batzordeak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, indarrean diren arauekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Hautapenerako baremoa

ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK

1. APARTATUA.–Titulazioa eta ikasketa espedientea

Puntuak

40

Izangaiaren ikasketa espedientea espedientearen puntuazioari dagokion proportzioan balioetsiko da, gehienez ere 4 punturekin.

Izangaia lizentziaduna edo ingeniaria bada edo 300 ECTSko gradua badauka, titulazioa 4 punturekin balioetsiko da gehienez ere.

Izangaia, unibertsitateko masterrarekin ere, 300 ECTS kreditura ailegatzen ez bada (gradua, ingeniaritza teknikoa...), 4 puntura bitarte balioetsiko da, proportzioan, titulazioaren eta unibertsitateko masterraren ECTS kredituen kopuruaren portzentaje erlatiboa aintzat hartuz.

Bi kasuetan, puntuazioa 10eko faktorearekin biderkatuko da titulazioa Ingeniaritza Kimikoa, Ingeniaritza Kimikoko Gradua, Industria Ingeniaritza Tekniko Kimikoa, Ingeniaritza Kimikoko Unibertsitate Masterra edo baliokidea bada; 5 faktorearekin biderkatuko da titulua beste ingeniaritza/ingeniaritza tekniko/ingeniaritzako gradu bat bada, eta Kimikako, Fisikako, Biologiako edo Zientzietako tituluak badira; eta 1 faktorearekin gainerako titulazioetarako.

2. APARTATUA.–Argitalpen eta Biltzarrak

Puntuak

30

–Argitalpen eta biltzarrak. Science Citation Index-en bildutako aldizkarien egilea izateagatik, 5 puntu emanen dira Q1 aldizkari bakoitzeko, haren inpaktu-indizearen arabera argitaratuta. Q2, Q3 eta Q4 argitalpenak proportzionalki baloratuko dira (20 puntu gehienez ere).

–Biltzarretan parte hartzeagatik 2,5 puntu emanen dira poster bakoitzeko eta 5 puntu ahozko komunikazio bakoitzeko (10 puntu gehienez ere).

3. APARTATUA.–Esperientzia eta ezagutzak

Puntuak

30

–Ingeniaritza Kimikoaren arloko lan esperientzia: 2,5 puntu emanen dira lanaldi osoko kontratuko urte bakoitzeko (20 puntu gehienez ere). Iraupen eta arduraldi txikiagoko aldiei puntuazio proportzionala emanen zaie.

–Prozesu kimikoak simulatzeko eta bizi-zikloaren analisia egiteko softwareak erabiltzen jakitea, txostenekin, ikastaroen ziurtagiriekin eta abarrekin froga daitekeena: gehienez ere 10 puntu.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 30 puntu da.

Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 1. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketarik baldin badago, 2. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, zozketaz erabakiko da.

Iragarkiaren kodea: F2104198