66. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 10ean hartua, zeinaren bidez “NA-128 errepidean Caparroso-Mélida tartea zabaldu eta hobetzeko” izeneko eraikitze proiektuan ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presako deklaratzen baita, nahitaez desjabetzeko.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren martxoaren 29ko 49/2007 Foru Aginduaren bidez, “NA-5500 errepidean Caparroso-Mélida tartea zabaldu eta hobetzeko” eraikitze proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren uztailaren 3ko 67/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Nafarroako errepideen mapa ofiziala onetsi ziren. Xedatzen dituen aldaketen artean NA-5500 errepidearena dago, NA-128 Foru Komunitateko intereseko errepide izatera pasatu dena. Horrenbestez, proiektuaren izen berria “NA-5500 errepidean Caparroso-Mélida tartea zabaldu eta hobetzeko” eraikitze proiektua da.

Irailaren 15eko 55/2010 Foru Aginduaren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, “NA-128 errepidean Caparroso-Mélida tartea zabaldu eta hobetzeko” eraikitze proiektuaren jendaurrean egoteko epea ebatzi, eta proiektu hori behin betiko onetsi da.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak adierazi du NA-128 errepide arrunta dela eta Foru Komunitateko intereseko errepide gisa dagoela sartuta Nafarroako Errepideen Katalogoan. Errepidearen funtzionamendua zein bide segurtasuna hobetzeko, zabaltzearen eta hobetzearen alde egin da eta, horregatik, gomendagarria da ahalik eta lasterren obrei ekitea. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea; hori guztia, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presako deklaratzea, nahitaez desjabetzeko, “NA-128 errepidean Caparroso-Mélida tartea zabaldu eta hobetzeko” eraikitze proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko 1.411.751,30 euroko gastua kalkulatu da, zeina 2021eko gastu-aurrekontuko “Suspertu plana. NA-5500 errepidean Caparroso-Mélida tartea hobetu” izeneko 220002 22100 6010 453218 partidaren kargura ordainduko baita.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik beretik ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2104109