64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak irailaren 21ean emandako 370/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko, Cortesko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Deialdiaren iragarkia 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.

Alkatetzak abenduaren 18an emandako 69/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zen adierazitako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoaren arabera onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda deialdi honetarako: zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n:

ONARTUAK

1

ALCUSÓN LASHERAS

IBÁN

2

ALDUÁN RINCÓN

FÉLIX

3

ASENSIO MARTÍNEZ DE SAN VICENTE

DAVID

4

CABREJAS AIBAR

JAVIER

5

DIAZ MARTÍNEZ

FRANCISCO VIDAL

6

FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EULATE

IÑIGO

7

GÓMEZ PERDOMO

WILMER

8

LACUNZA HERNÁNDEZ

IGOR

9

MENDOZA RUBERTE

JULEN

10

OSTA GARATE

GORKA

11

PÉREZ ROMERO

UNAI

12

RECIO ZARDOYA

VÍCTOR

13

RODRÍGUEZ ESCALONA

JON

14

ROIG GIL

FRANCISCO JAVIER

15

SÁNCHEZ VILLAFRANCA

JUAN MIGUEL

16

SÁNCHEZ REDRADO

LUIS

17

TORRES COLÁS

JORGE

BAZTERTUAK ETA BAZTERTZEKO ARRAZOIAK

1

CATALÁN ALLUE

DARIO (4)

1. Ez du aurkeztu deialdiaren hirugarren oinarriko 3.3 apartatuan eskatutako eskabide-eredua. Hortaz, ez du adierazi deialdian ezarritako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.

2. Ez du aurkeztu 10,00 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko.

3. Ez da aurkeztu deialdian eskatutako titulua.

4. Ez du aurkeztu B motako gidabaimena.

Bigarrena.–Aurreneko proba egiteko 2021eko apirilaren 13a ezartzea, asteartearekin, 9:30ean, Erretirodunen Elkarteko erabilera anitzeko aretoan (Cortesko La Azucarera kalea, 4). Galdera laburrak edo test motakoak izanen dira. Proba eguna baino lehenago argitaratuko dira proba egiteko jarraibideak, Cortesko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/27a01501-9605-41d2-811c-873324090c9e/

Hirugarrena.–Juan Pablo Huerta Lasheras izendatzea kalifikazio epaimahaiko kide titular, Lucio Uriel Castro ordezkaturik.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/27a01501-9605-41d2-811c-873324090c9e/

Bosgarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2103727