64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2020ko abenduaren 29an, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Horren iragarkiak argitaratu ziren 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Beraz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. apartatuak) xedatuarekin bat, behin betiko onetsitzat jotzen da 2021eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea, eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 470.848,98 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 94.284,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.235,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 595.007,98 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 68.716,81 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 526.281,17 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 595.007,98 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko martxoaren 3an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2104007