64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko martxoaren 8an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, hasiera batez onetsi zuen Alesbeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2021eko plantilla organikoa; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan xedatutakoarekin.

Halaber, erabaki zuen indarrik gabe uztea 2021eko urtarrilaren 22ko osoko bilkuran egindako onespena, zeina argitara eman baitzen 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an.

Plantilla organikoa hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Alesbesen, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2104031