64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

367/2021 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2019-2020 ikasturteko aparteko sarien deialdia egiten duena.

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena ikusirik, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordearen oniritziarekin.

Txosten fiskala eta juridikoa ikusirik.

Aldeko ikuskapena egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko eta masterreko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak emateko arauak betez (Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 15ean onetsitakoak).

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aparteko sarietarako deialdia egitea graduko edo masterreko ikasketak 2019-2020 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat.

Aplikatu beharreko arauekin bat etorriz, aparteko sarietarako hautagaia izateko, ezinbesteko baldintza dira, batetik, titulu ofiziala emateko eskaera aurkeztuta izatea, eta, bestetik, haren tramitazioa egiteko prezio publikoa ordainduta izatea prozedura bukatu baino lehen. Ebazpen honen zortzigarren puntuan adierazten da epea.

Bigarrena.–11.100 euro-ko gastua baimentzea 2021eko gastuen aurrekontuko 44.00/54.0/480.08 partidaren kargura.

Hirugarrena.–Baimendutako gastua zati berdinetan banatuko da sarituen artean, aparteko sariak emateko arauen 3.3 artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe.

Laugarrena.–Ez da derrigorrezkoa atxikipenak egitea, sarien zenbatekoa ez baita 300 euro-tik gorakoa.

Bosgarrena.–Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiakoa egin duten ikasleak Zuzenbideko, Ekonomiako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako graduetako gainerako ikasleekin batera lehiatuko dira aparteko sarietan. Aldibereko Ikasketen Programako graduetako tituludunekin batera hartuko dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateko araudiaren 3. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan ezarritako zenbaketa egiteko (2019ko urriaren 15eko Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsi zen araudia).

Seigarrena.–Titulazio bakoitzean gehienez zenbat sari emanen diren ezarri da taula honetan, aparteko sariak emateko arauen artikulu hori betez:

PLANA

SARIAK

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

4

Gradua Zuzenbidean

2

Gradua Ekonomian

1

Gradua Erizaintzan

2

Gradua Fisioterapian

1

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

1

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

1

Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan

1

Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan

1

Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan

2

Gradua Ingeniaritza Informatikoan

1

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

1

Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

1

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

4

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

1

Gradua Soziologia Aplikatuan

1

Gradua Gizarte Lanean

1

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean

1

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

1

Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

3

Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan

1

Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan

1

GUZTIRA:

37

Zazpigarrena.–Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari eskatzea sarietan lehiatzen ahal diren espedienteak aukeratu eta Unibertsitatearen egoitza elektronikoan argitara ditzala 10 eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Zortzigarrena.–Aukeratzeko prozedura hasteko eta bukatzeko eguna ezartzea: ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuna izanen da hastekoa, eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatzekoa.

Bederatzigarrena.–Sariak esleitzeko ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, eta interesdunentzako jakinarazpen gisa balioko du. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.

Saria irabazi duten ikasleek dagokien titulazioaren graduazio ekitaldian jasoko dute saria, ikasturte honetan, non eta hori ez den posible ezinbesteko arrazoiengatik.

Hamargarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Hamaikagarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Beken eta Tituluen Bulegoari, Gradu Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Kontuhartzailetzari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 18an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2102809