64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako dirulaguntzen deialdi publikoa. 2021. urterako Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 551635.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/551635).

A) Onuradunak:

Kultur intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak.

Hirian interes orokorreko kultur proiektu eta jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak.

Deialdi honetara aurkezten diren entitateek behar dute egon legez eraturik eta inskribaturik Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta, hala badagokio, Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan.

B) Xedea:

Tuteran kultur jarduerak eta proiektuak egitea, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

C) Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoaren bulegoetan, hots, Tuterako Rúa 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa, guztira:

15.000,00 euro, eta gehienez ere 3.500,00 euroko zenbatekoa proiektuko.

E) Eskaerak aurkezteko epea:

30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2021eko martxoaren3an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2103693