64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2021eko udal aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 15ean.

a) San Adriango Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 5.579.222,97 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 5.579.222,97 euro). Kapituluka honela dago banatuta:

Diru-sarrerak:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

1.723.490,00 euro

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

200.000,00 euro

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

453.550,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

2.990.482,97 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

51.700,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea

160.000,00 euro

GUZTIRA

5.579.222,97 euro

Gastuak:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

2.537.924,12 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

1.806.526,59 euro

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

28.750,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

561.970,19 euro

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa

7.000,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

367.602,07 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

269.450,00 euro

GUZTIRA

5.579.222,97 euro

b) San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2021. urteko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 241.850,00 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 241.850,00 euro). Kapituluka honela banatzen da:

Diru-sarrerak:

3. kapitulua: Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

78.000,00 euro

4. kapitulua: Transferentzia arruntak

163.850,00 euro

GUZTIRA

241.850,00 euro

Gastuak:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

232.600,00 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

6.600,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

250,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

2.400,00 euro

GUZTIRA

241.850,00 euro

San Adrianen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2104016