64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995i buruzko 2/1995 Foru Legearen 196. eta 202. artikuluetan xedatutakoarekin.

Obanosen, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Aranzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2104188