64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 1/2021 aurrekontu-aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2104187