64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lanzko Udalak, 2021eko martxoaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa.

Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aurkez daitezen bidezkotzat jotzen diren alegazioak; ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.

Lantzen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2104020