64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa. Espedientea jendaurrean egon zen 15 egun baliodunez, iragarkia 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, argitaratu ondotik. Jendaurreko epea iragan denez eta espedientean ez denez ageri erreklamaziorik, behin betiko onetsia gelditu da, eta argitaratzen da; hori guztia bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Idazkaria/kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik.

–Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: eszedentzian. Lan-kontratudun finkoak.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: lanpostu betea. Lan-kontratudun finkoak.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lan-kontratudunak.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lan-kontratudunak.

Izenen zerrenda

–Idazkaria: Miren Edurne Chasco Garralda. Administrazio-kontratuduna.

–Administrari-ofiziala: Arturo Hernández Armendáriz. Lan-kontratudun finkoa. Egoera: eszedentzian.

–Administrari laguntzailea: Nuria Osés Izu. Lan-kontratudun finkoa.

–Administrari laguntzailea: Edurne Ciriza Torremocha. Lan-kontratuduna.

–Administrari laguntzailea: Berta Ros Nausía. Lan-kontratuduna.

Plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten edo argitaratzen denetik aurrera.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Itzan, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2103998