64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari xedatuarekin, jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere. Itzako Udalak aurrekontua 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 15ean.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: 386.090,00 euro.

II. kapitulua: 27.000,00 euro.

III. kapitulua: 94.723,75 euro.

IV. kapitulua: 502.928,74 euro.

V. kapitulua: 1.875,00 euro.

VI. kapitulua: 0,00 euro.

VII. kapitulua: 0,00 euro.

VIII. kapitulua: 0,00 euro.

IX. kapitulua: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.012.617,49 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 253.090,00 euro.

II. kapitulua: 547.060,00 euro.

III. kapitulua: 2.800,00 euro.

IV. kapitulua: 71.550,00 euro.

V. kapitulua: 0,00 euro.

VI. kapitulua: 61.750,00 euro.

VII. kapitulua: 0,00 euro.

VIII. kapitulua: 0,00 euro.

IX. kapitulua: 50.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 986.250,00 euro.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Itzan, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2103985