64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2020ko abenduaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, 2021eko plantilla organikoa berriz ere argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta behin betiko onetsirik geldituko da.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Izaban, 2021eko martxoaren 8an.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2103981