64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Igantziko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea:

–Alderdiak: Apaola, Mukegi eta Anddo.

–Espezieak: Q. rubra (Ameriketako haritza), P.x hybrida (platano), P. nigra (larizio pinua), P. menziesii (Douglas izeia), L. kaempferi (alertzea), P. radiata (intsinis pinua).

–Bolumena: 241,50 m³ zur eta 1.606,26 m³ enbor txiki.

–Oin kopurua: 1.847,76.

–Mozketa-mota: birsortzeko mozketa (Mukegi), bakanketa (Anddo, Apaola).

–Hasierako prezioa: 21.404,69 euro, BEZa kanpo.

–Aurkeztu beharreko %2ko behin-behineko bermea: 428,10 euro.

Proposamenak Igantziko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2021eko martxoaren 29ko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiri ekonomiko-administratiboa zein baldintza-agiri teknikoa edonoren eskura daude udal idazkaritzan eta Udalaren web-orrian (www.igantzi.eus).

Igantzin, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2104014