64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOROZIN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Gorozingo Kontzejuak, 2021eko urtarrilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Kontzejuan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Argitara ematen da, aipatutako aginduetan ezarritakoa betez.

Gorozinen, 2021eko otsailaren 1ean.–Kontzejuko burua, Mikel Elbusto Ros.

Iragarkiaren kodea: L2104030