64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Herri-lurretako baratzeen aprobetxamendua Ollokin. Eskaera

Esteribarko Udalak, 2021eko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Esteribarko herri-lurretako baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-lurretako baratzeen aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten Ollokin, herritarren arteko zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioen bidez.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Esteribarren, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2103482