64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 19an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elkanon, 2021eko martxoaren 11n.–Kontzejuko burua, Belén Baztán Seguro.

Iragarkiaren kodea: L2104337