64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

El Bustoko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako 2021eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1997 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

El Buston, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

Iragarkiaren kodea: L2103974