64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2021eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatuarena, bai eta hura urte berean betearazteko oinarriak ere.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2103996