64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2021eko lan-egutegia

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala (2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an).

Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2021erako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2020rako:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Irailaren 8a: Tokiko festa.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Egun baliodun deklaratzen da, zerbitzurik gabea, abenduaren 24a.

Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 08:30etik 14:30era arte izanen da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2103791