64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2021eko karga-tasak

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko otsailaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legeak (2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa) aldatu zuela Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175.2 artikulua; eta ikusirik 21/2020 Foru Legeak aldatzen dituela 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu behar diren gainbalioaren gehieneko koefizienteak, Udalbatzak aho batez erabakitzen du:

Lehenbizikoa.–Zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera:

0,50, 20 urte edo hortik gorakoa.

0,52, 19 urtekoa.

0,14, 18 urtekoa.

0,13, 17 urtekoa.

0,06, 16 urtekoa.

0.06, 15 urtekoa.

0,06, 14 urtekoa.

0.06, 13 urtekoa.

0,06, 12 urtekoa.

0,06, 11 urtekoa.

0,06, 10 urtekoa.

0,06, 9 urtekoa.

0,06, 8 urtekoa.

0,13, 7 urtekoa.

0,30, 6 urtekoa.

0,36, 5 urtekoa.

0,28, 4 urtekoa.

0,20, 3 urtekoa.

0,11, 2 urtekoa.

0,06, 1 urtekoa.

0.06, urte batetik beherakoa.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2019 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2103790