64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko 01/2021 espedientea, aparteko kredituak gaitzeko Barañaingo Udalaren aurrekontuan (2021era luzatua), diruzaintzako gerakinarekin finantzatuta.

Jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, eta Udalaren ediktuen taulan.

Hamabost egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK

Aparteko kreditua:

KODEA

ORGANIKOA

FUNTZIONALA

EKONOMIKOA

IZENA

PROPOSAMENA (euroak)

61

23160

62200

Eguneko zentroa

443.000,00

61

92004

62200

Inbertsioak Udalaren beste lokal batzuetan

259.000,00

61

15333

61900

Haurren parkeak

95.000,00

GUZTIRA

797.000,00

DIRU-SARRERAK

Sarrera-aurrekontua goititzea:

KODEA -EKONOMIKOA

IZENA

PROPOSAMENA

(euroak)

8700001

Diruzaintzako gerakina

797.000,00

GUZTIRA

797.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2104038