64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin, iraganik 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia, 2020ko azaroaren 25ekoa, argitara eman zen 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluarekin, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 118.700,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.942,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 163.870,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 81.907,47 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 60.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 454.419,47 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 122.602,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 104.016,04 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 48.876,61 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 81.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 356.494,65 euro.

Bakaikun, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2103978