64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua betetzeko, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bakaikuko Udalaren 2021eko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2020ko azaroaren 25ean egin bilkuran erabaki zen (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 14koa).

Bakaikun, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Bakaiku. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %5,72. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea nahitaezkoa da: C1-EGA.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %13. Arriskuko osagarria: %6. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik. Euskara jakitea: nahitaezkoa. B2 jakite maila.

Administrari-ofiziala: Iturmendiko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Iturmendi. Lanaldiaren %40 Bakaikun. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Mailako osagarria: %12. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea: nahitaezkoa, C1-EGA.

IZENEN ZERRENDA

Bitarteko langileak

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Ekaitz Gabirondo Zelaia. Maila: D.

Araubide administratiboko bitarteko langileen zerrenda

Idazkari-Kontu hartzailea: Eunate Nicuesa Txakon. Maila: A. Antzinatasun aitortua: 2006ko abuztuaren 31.

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Maila: C. Antzinatasuna: 2016ko ekainaren 6a.

Iragarkiaren kodea: L2103882