64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egindako osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Arellanon, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2103788