64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Indarrik gabe uztea 2021eko karga-tasen argitalpena

2021eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, Aberingo 2021erako karga-tasei buruzko iragarkia argitaratu da. Argitaratzea, baina, akatsa izan da.

Horregatik, iragarki honen bidez indarrik gabe uzten da argitalpen hura, eta jakinarazten da laburpen zuzena 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, argitaratutakoa dela, hori baita baliozkoa ondorio guztietarako.

Iruñean, 2021eko martxoaren 11n.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2104174