64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, bi udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian

Alkatetzaren 2021eko martxoaren 8ko 466/2021 Ebazpenaren bidez, deialdiaren gai-zerrenda zuzentzeko erabaki hau hartu zen:

“Alkatetzaren otsailaren 8ko 297/2021 Ebazpenaren bidez, bi udaltzain lanpostu betetzeko deialdia onetsi zen, Tuterako Udaltzaingoan jarduteko. Deialdia eta haren oinarriak 2020ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 26an.

Ikusi da akats bat dagoela deialdiaren gai-zerrendan (II. Eranskina), 16. eta 20. gaietan lege-testu bera aipatzen da-eta.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan honako hau dago xedatuta akatsak zuzentzeari buruz:

“2. Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.”

Horiek horrela, bada, gai-zerrenda zuzendu beharra dago. Errepikatutako gaietako bat kenduko da, eta honela geratuko da gai-zerrenda:

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: toki-entitateen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea, 1. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.

2.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea: xedapen orokorrak. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

3.–Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko Tuterako Udalaren plana.

4.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua. Egoera administratiboak.

5.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: segurtasun indar eta kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. 2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa: III. titulua: autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua: Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza. V. titulua: udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetan hirugarrena.

6.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

7.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

8.–Etika eta deontologia poliziala:

–Jokabide kodea legea betearazi behar duten funtzionarioendako (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).

–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.

–Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).

9.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. Atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.

10.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena. II. liburua: I. titulua: salaketa. VI. titulua, II. kapitulua: atxiloketa. IV. kapitulua: defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua, I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea.

11.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua: zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: prozedura bereziak, II. titulua: prozedura laburtua, II. kapitulua: polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduketak. III. titulua: delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.

12.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena.

13.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa. I. eta II. tituluak.

14.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa, poliziaren arreta eta babes eraginkorra. I. titulua eta VII. titulua.

15.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.

16.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, onesten duena Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –onetsi zena martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.

17.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

18.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, arautzen duena Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra.

19.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, onesten duena Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen dituena enpresen eta lokalen erregistroak.

20.–Tuterako Udalaren ordenantzak:

–Trafikoari buruzko ordenantza orokorra.

–Koadrila gelatako lokalak arautzen dituen ordenantza.

–Udal ordenantza, arautzen duena terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak paratzea jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan.

–Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.

–Bideen eta espazio publikoen garbiketari buruzko udal ordenantza.

–11. ordenantza fiskala, merkatu txikietan lurzorua okupatzeko tasak arautzen dituena.

21.–Tuterako geografia eta kaleak (www.tudela.es udal webgunean, deialdiari buruzko aipamenean, ageri diren testuaren eta planoaren arabera).

22.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.

Oharra: Gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratu ahalko ditu epaimahaiak.

Horiek horrela, ebazten dut:

1.–Aipatutako deialdiaren gai-zerrenda zuzentzea, ebazpen honetan xedatutakoarekin bat etorriz.

2–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Tuteran, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2103723