64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

2021erako enplegu publikoaren eskaintza

Hiribildu honetako alkateak, 2021eko martxoaren 9an ebazpen hau onartu zuen, hitzez hitz kopiatuta honela dioena:

Egitatezko oinarriak

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak sartzeko prozedurei ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua aplikatzen zaie.

Bertan ezarritako ondorioetarako, administrazioek urteko lan-eskaintza bat onartuko dute, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Enplegu-eskaintza horretan, hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten plazak jasoko dira, eta horietako zein bete behar diren adieraziko da dagokion urtean.

Era berean, lan-eskaintza argitaratzeak behartu egiten ditu organo eskudunak lan-eskaintzan sartzen diren lanpostuak betetzeko hautaproben deialdia egitera.

Adierazi den bezala, langileen hautaketa honako baldintza hauek betetzen dituzten plazei buruzkoa baino ezin izango da izan: dagokion plantilla organikoan agertzea, hutsik egotea, aurrekontu-zuzkidura izatea, eta dagokion lan-eskaintzan sartuta egotea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluaren arabera, Udalbatzako alkate-udalburuari dagokio “Enplegu publikoaren eskaintza onestea, Udalbatzak onartutako aurrekontu eta plantillaren arabera...”.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, LETB, ez du enplegu publikoaren eskaintzari buruzko xedapenik jasotzen, baina 83.6 artikuluan esaten da negoziatu egingo dela, dagokion eremuan eta Administrazio Publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza-planen prestaketa eta diseinua, eta funtzionario publikoak sartzeko, itzultzeko, lanpostuak betetzeko eta lanbide-igoerarako sistemak.

Langile Batzordea 2021eko otsailaren 22an bildu zen Uharteko Udalaren eta Uharteko Udaleko Langileen Ordezkaritzaren artean, eta akordioa lortuta, 2021. urterako Lan Eskaintza Publikoa onartu behar da,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–2021. urterako lan-eskaintza publiko osoa onartzea:

2021eko ekitaldiko enplegu-eskaintzak honako lanpostu hauek izango ditu, hutsik daudenak:

–Agente lanpostuko lanpostu huts bat, funtzionario-araubidekoa, C mailakoa, gaztelaniazko hizkuntza-eskakizuna, euskara jakiteagatiko merezimenduaren balorazioa duena (%10), plantilla organikoan 30.8 zenbakiarekin identifikatua, oposizio bidez betetzeko.

–Zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostuko lanpostu huts bat, funtzionario-araubidekoa, C maila, gaztelaniazko hizkuntza-eskakizuna, euskara jakiteagatiko merezimenduaren balorazioa duena (%10), plantilla organikoan 40.1 zenbakiarekin identifikatua, oposizio-lehiaketa murriztu bidez betetzeko.

–Zerbitzu anitzak-Kirol-instalazioetako arduradunaren lanpostuko lanpostu huts bat, funtzionario-araubidekoa, C mailakoa, gaztelaniazko hizkuntza-eskakizuna duena, euskara jakiteagatiko merezimenduaren balorazioarekin (%5), plantilla organikoan 40.8 zenbakiarekin identifikatua, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean onartutako enplegu publikoaren eskaintza argitaratzea, Uharteko Udalak langileen arloan dituen 2021eko aurreikuspenen berri herritarrei emateko.

Uharten, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2104164