64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Polizia Zerbitzuko polizia-agente izateko bi plaza (kopurua handitzen ahalko da) oposizio bidez betetzeko deialdia. Aldaketa

Hiribildu honetako alkateak, 2021eko martxoaren 11n ebazpen hau onartu zuen, hitzez hitz kopiatuta honela dioena:

Egitatezko oinarriak:

Lehenengoa.–2021erako plantilla organikoaren behin betiko onarpena ikusita.

Bigarrena.–Ikusi da 2021eko otsailaren 5eko 2021-0088 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita Uharteko Polizia Zerbitzurako bi polizia-agente oposizio bidez betetzeko deialdia, eta lehenengo oinarrian eskaintza handitzeko aukera berariaz jasotzen da, 30.8 plaza gehituz.

Hirugarrena.–2021eko martxoaren 9ko 2021-0309 Ebazpena, 2021eko Lan Eskaintza Publikoa onartzen duena, ikusita. Ebazpen horretan, polizia-agentearen plaza bat dago, 30.8 identifikazio-zenbakiarekin.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera.

EBATZI DUT:

1.–Uharteko Polizia Zerbitzurako polizia-agente izateko bi plaza, handitu daitezkeenak, oposizio bidez betetzeko deialdia aldatzea, honela: deialdian sartutako plazak 2 lanpostutik 3ra zabaltzea, hizkuntza-eskakizunaren eskakizunik gabeko 30.8 plaza gehituz, eta euskara jakiteagatiko merezimenduaren % 10eko balioespenarekin.

2.–Eskabideak aurkezteko hogeita hamar egun naturaleko beste epe bat irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Ebazpenaren testu osoa argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, www.huarte.es webgunean eta udaleko sare sozialetan.

5.–Langile Batzordeari eta langileen ordezkariei kopia bat helaraztea.

Uharten, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2104163