64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

469/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Cristina Navarro García andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 293E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.

Apirilaren 10eko 849E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 20koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Maiatzaren 18ko 1019E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa), behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (15 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantilla organikoan duten zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1258/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 25ekoan), funtzionario izendatu ziren eta lanpostua esleitu zitzaien.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 1513/2018 Ebazpenaren bidez, epea eten zen María Esther Esteban Ciriano andreak Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuaz jabetzeko. Ezinbesteko arrazoiak zirela-eta ez zen karguaz jabetu.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat, bidezko da bajak betetzea gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin. Horretan oinarriturik, 2021eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19koan, Cristina Navarro García andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Cristina Navarro García andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plantillan 64605 zenbakia duen lanpostua esleitzea, funtzionario araubidekoa, Tuterako Reina Sofia Ospitaleari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Reina Sofia Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2103018