64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

448/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 738E/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erradioterapiako teknikari espezialisten (ETTE) 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.

2019ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan, deialdiaren gai-zerrendan zegoen akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Uztailaren 29ko 903E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa), deialdiaren 6.2 oinarria zuzendu zen.

Abuztuaren 26ko 3009E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 9koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta urriaren 25eko 3431E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) lanpostuetan aritzeko: Paola Vicente Benedi, Beatriz Gallegos Yoldi eta Susana Munuce Repáraz andreak, txanda irekiko izangaiak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Paola Vicente Benedi andreari, plantilla organikoan 70251 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Beatriz Gallegos Yoldi andreari, plantilla organikoan 70828 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Susana Munuce Repáraz andreari, plantilla organikoan 70829 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuen jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2103021