63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa, Izurdiagako 5. poligonoko 83. lurzatian. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2021eko martxoaren 1ean, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Izurdiagako 5. poligonoko 83. lurzatian, Ana Mariñelarena Mutiloa andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Arakilen, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2103722