62. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 320. lurzatian.
Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Carlos Rodrigo Vicentek sustatua. Xedea da 5. poligonoko 320. lurzatiko eraikinaren altuera aldatzea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2021eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2103096