62. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Erref.: 2021-O-218

M.ª Lourdes Jiménez Jiménezek datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: M.ª Lourdes Jiménez Jiménez.

–Xedea: gune zoologikorako pabilioia eraikitzea.

–Ur-ibilgua: Valdearas erreka.

–Alderdia: El Paulazo.

–Udalerria: Viana (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da bi pabilioi eraikitzea txakurrentzat, guztira 113 m²-ko azalerakoak, 20. poligonoko 927. eta 928. lurzatietan, Valdearas erreka-zuloaren eskuinaldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, eta scdph-obras@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenen eskura.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2103130