62. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

391/2021 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2966/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, modu telematikoan, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

ENPLEGUKO GOI MAILAKO TITULUDUNEN
LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Onartuak:

ARISTU BUENO, ITZIAR

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1. atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

DE CASTRO PASCUAL, MARTA

Iragarkiaren kodea: F2103011