59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eskumenak eskuordetzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluarekin bat, aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Amaia Larraya Marcok, 2021eko otsailaren 26ko ebazpenaren bidez,

Honako hau xedatu duela:

1. María Inmaculada Múgica Ustarroz zinegotziaren esku uztea Agenda 21i buruzko eskudantziak. Zinegotziak eusten dio honako arlo hauetako eskuordetzeari: kultura, euskara, toki garapena, industria, merkataritza, enplegua eta turismoa.

2. José Miguel Bernal Hierro zinegotziaren esku uztea langileria eta mugikortasun arloko eskudantziak. Zinegotziak eusten dio honako arlo hauetako eskuordetzeari: Administrazioaren modernizazioa, gobernu irekia eta gardentasuna, herritarren parte hartzea eta kontzejuak.

Eskuordetzeak bere ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, baita administrazio prozedurak hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Organo eskuordetuak egiten dituen kudeaketen eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetzari, egoki jotzen den maiztasunarekin eta, betiere, hala eskatzen zaion aldiro.

Eskuordetutako eskudantziak erabiliz zinegotzi ordezkariak ematen dituen egintzetan, inguruabar hori adieraziko da espresuki, eta udal honetako Alkatetzak emantzat hartuko dira. Horrenbestez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.

Egindako eskuordetzeak eraginkortasuna izan dezan, organo eskuordetuaren onarpena beharko da. Onarpena isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hiru egun baliodunean kontrakoa adierazten ez bazaio udal honetako Alkatetzari.

3. Ebazpen honen berri ematea interesdunei eta Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Sarrigurenen, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2103469